Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

2017ko abuztuaren 30ean, Gipuzkoan 10 minutuan erregistratutako prezipitazioak 1997ko ekainaren 1ean erregistratutakoak bezain indartsuak izan ziren

Joan zen asteazkenean, abuztuaren 30ean, arratsaldez, iraupen motzeko prezipitazioak izan ziren Gipuzkoan, eta uholdeak izan ziren hainbat udalerritako hiriguneetan

2017·09·05


Irudia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Departamentuak abuztuaren 30ean Laurgaingo plubiometro automatikoan erregistratutako balioak aztertu zituen, eta datu horiek bat datoz AEMETen eta Euskalmeten neurtutakoekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren plubiometro automatikoen sareak egiten duen hamar minutuko eta eguneko analisiak denbora errealean ematen du informazioa. Neurketen arabera, Laurgaingo (Aia) plubiometroan erregistratu zen intentsitaterik handiena.

Plubiometro horretan, 16:10ean (eguzki ordua), metro karratuko 19,1 litro egin zituen 10 minutuan; ordubetean 53,8 litro eta hiru orduan, berriz, 73,4 litro metro karratuko.

Hurrengo egunean, depositu totalizatzailean erregistratutako euria neurtu zen, plubiometro automatikoak hamar minutuan hartutako datuen fidagarritasuna egiaztatzeko. Plubiometroaren errorea % 2,8koa izan zen, eta, beraz, egokitzat jo dira abuztuaren 30ean erregistratutako datuak.

Laurgainen erregistratutako datu horiek 1997ko ekainaren 1ean Igeldoko euri-neurgailuak hartutakoekin aldera daitezke, orduko hartan 24 litro metro karratuko erregistratu baitziren 10 minututan.

Prezipitazio handi horiek, iraupen motzekoak izan zirenez, ez zioten eragin Gipuzkoako sare hidraulikoaren funtzionamenduari.

Laurgaingo plubiometroaren lotura, datuak denbora errealean.