Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Aiako Saneamenduaren 2. Faseko lanak amaitu dira.

14 hilabeteren ondoren, bukatu da Andatza eta Santio (Aia) auzoen artetik igarotzen den 4 kilometroko saneamenduko kolektore baten eraikuntza. Era honetara, Aiako herrigunetik datozen isurketak eta Orioko saneamenduko sare orokorra lotuta egongo dira. Bertako ur zikinak Iñurritzako Hondakin Uren Araztegian garbitzen dira, Zarautzen.

2017·02·14


Irudia

 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenean jasotako jardueren artean, Aiako Saneamenduko amaierako obrak daude. Hauek, Hitzarmenean erabakitakoari jarraituz, bi aldeek erdibana finantzatzen dituzte.

Construcciones Amenabar-i esleituta 1.398.743,14  euroko aurrekontu batekin, lanak 2015ko abenduan hasi ziren eta 2017ko otsailean bukatuko dira.

Lana 315 mm-ko diametroa eta 4 kilometro-ko luzera duen eroanbide bat burutzea izan da. Gehienbat lur gaineko zanga-zuloa eraikitzeko sistema erabili da, baina 175 metroko tarte batean beharrezkoa izan da Zulaketa Horizontal Zuzendua metodoa ere erabiltzea. Askotan San Pedro errekaren ubidea gurutzatu da, honek, tarte handi batean, 4 metroko sakonera duten zanga-zuloak exekutatzera behartu du.

Obra hauei esker, Aiako hiriguneko, Andatza auzoko  eta eroanbidetik gertu dauden baserrietako eta industrial guneetako ur beltzak garbitu ahal izango dira modu egoki batean. Era honetara, saihestuko da ur zikinak San Pedro errekara botatzea.