Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

LIFE IREKIBAI proiektuak Nafarroak eta Gipuzkoak partekatzen dituzten ibaien lotura eta habitatak hobetuko ditu

2015eko uztailean hasi zen Europako proiektu hau lau urte gehiago luzatuko da, 2020ko abenduaren 31 arte. Proiektu honen barruan garatu beharreko ekintzek Bidasoa eta Leitzaran ibai arroetan dauden Natura 2000ko komunitate intereseko habitat eta ibai espezieen artapena hobetzeko balioko dute.

2017·02·01


Irudia

Oioki presa, 7 metroko altuera duena eta Leitzaran ibaian dagoena, eraitsi egingo dute IREKIBAI proiektuaren barruan

 

LIFE IREKIBAI proiektua LIFE Ingurumenaren eta Klimaren aldeko Ekintzaren Europako programan sartzen da, eta 3,0 milioi euroko inbertsio bat da guztira. Horietatik, 1,8 milioi euro Europar Batasunak kofinantzatuak dira.

Proiektuak lau bazkide ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren lidergoarekin, Nafarroako Gobernua, GAN sozietatearen bidez. URA Euskal Agentzia eta HAZI fundazioa.

 

 

LIFE IREKIAI proiektuaren barruan, Obra Hidraulikoetako Zuzendaritza Nagusiak burutuko dituen jarduera nagusien artean, guztiak Leitzaran ibaian, hauek nabarmentzen dira:

  • Presa eraistea eta Truchas Erreka inguruko ingurumen lehengoratzea.
  • Esklusa bat eraikitzea Olaberri presan, arrain espezieen migrazio mugimenduak errazteko.
  • Oioki presa eraistea.

 

Proiektu honi buruzko informazio guztia http://www.irekibai.eu web orrian aurkitu daiteke.