Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gabiriako saneamenduko obrak gauzatze bidean daude

2016. urte bukaeran, Gabiriako hiriguneko saneamendua Ormaiztegikoarekin lotuko duen kolektorearen eraikuntza hasi zen. Puntu honetan, Goierriko Saneamenduko sare orokorra hasten da, eta bertako ur beltzak Legorretako Gaikaoko hondakin uren araztegian garbitzen dira.

2017·02·03


Irudia

 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenean jasotako jardueren artean, Gabiriako Saneamenduaren kolektorearen obrak daude. Hauek, Hitzarmenean erabakitakoari jarraituz, bi aldeek erdibana finantzatzen dituzte.

Construcciones Zubieder-i esleituta 803.363,75 euroko aurrekontu batekin, lanak 2016ko irailean hasi eta aurreikusten da 2017ko udaberrian zehar bukatuko direla.

Lana 315 mm-ko diametroa eta 1.600 m-ko luzera duen eroanbide bat egitea da. Gehienbat lur gaineko zanga-zuloa eraikitzeko sistema erabiltzen ari dira, baina 220 metroko tarte batean beharrezkoa izan da Zulaketa Horizontal Zuzendua metodoa ere erabiltzea.

Obra hauei esker, Gabiriako hiriguneko eta eroanbidetik gertu dauden baserrietako ur beltzak garbitu ahal izango dira modu egoki batean. Era honetara, saihestuko da ur zikinak Eztanda errekara botatzea.