Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 1999an, “Eurite handien azterketa, kontzentrazio denborak eta kalkulu emariak Gipuzkoako Lurralde Historikoko arroetan” azterketa egin zuen, ondoren 2005. urtean eguneratu zuena

Kontuan edukita urte hartatik gaur egunera arte hamabi urte igaro direla, eta aldi horretan jazo zirela Urumeako arroan uholde larriak eragin zituzten 2011ko azaroaren 6ko eurite handiak, beharrezkotzat jo zen aipatutako azterketa eguneratzea

2017·09·08


Irudia

Bestalde, DHI Water & Environment España SL enpresari esleitu zitzaion “Gipuzkoako lurralde historikoko eurite handien azterketaren eta arro txikietako ur emariak eta ur etorbideak neurtzeko gomendioen eguneratze-ikerketa”. .

Azterketa horrek barne hartzen ditu 2005-2017 garaiko datu plubiometrikoen eta arroko datuen eguneraketa eta ur emarien kalkulua egiteko eredu hidrologikoetan erabilitako parametroen berrikuspena.

Lan hori gauzatzeko, DHI Water & Environment España SL enpresa lankidetzan ari da aurreko bi ikerketetan parte hartu zuen Jesús López bide ingeniari doktorearekin.

Ikerketaren lehen zatia, “Eurite handien azterketa”, dagoeneko amaitu da.Zati horren barnean daude:

1.- Igeldoko, Hondarribiko eta Aixolako, Urkuluko eta Barrendiolako urtegietako Aemet estazioetako plubiografoen banda plubiografikoak digitalizatzea.

2.- 24 orduko isomaximen mapa bat egitea 5, 10, 25, 50, 100, 500, 1000 urteko errepikatze denboretarako, Nafarroako eta Bizkaiko mugetako plubiometroen eguneko datuak ere erabiliz.

3.- Trinkotasun-Iraupen-Maiztasun kurbak definitzea (IDF kurbak) Aemeten, Euskalmeten eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren sareko plubiografoek hamar minutuan behin jasotako datuetan oinarrituz.

4.- Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zonatze Plubiometrikoa egitea, hamar minutuan behin jasotako datuetan ikusitako uholde arriskuen arabera.

5.- Eremukako Murrizketa egitea, ekaitzak eragindako lurrazalaren eta ekaitzaren iraupenaren arabera.

6.- Eta, amaitzeko, Hietogramaren Forma aztertzea definitutako eremu plubiometriko bakoitzeko, 2 ordu baino gutxiagoko iraupena duten ekaitzetarako, 2-6, 6-12eta 12-24 ordukoetarako; eta egindako euriaren ehunekoa lortzea prezipitazio osoarekiko.

Horrenbestez, ikerketaren zati honen emaitzen eta ondorioen aurkezpen ekitaldira gonbidatzen zaitut. Ekitaldia datorren irailaren 8an, ostirala, 10:00etan izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiko Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzaren bulegoetan, Jesús López bide ingeniari doktorearen eskutik.