Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak bat egin du edateko uraren babeserako eta eskubiderako munduko kanpainarekin

Aurtengo kanpainaren lema “Ura eta hondakina: gutxitu eta berrerabili” da.

2017·08·31


Irudia

Beraz, ekimenak gizabanakoen eta espezializazio esparru ezberdina duten erakundeen arteko elkartasuna sustatzen saiatuko dira; teknologia eta politika barne. Helburua da praktika eta berrikuntzei buruz eztabaidatzea. 

Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiko presidenteak, Peter Thomson-ek, gai honen inguruan ikuspegi integrala edukitzearen garrantzia nabarmendu du.

“Ingurumenari buruz ari garenean, dena lotuta dagoela kontuan hartu behar dugu. Ezin ditugu Lurraren, edateko uraren eta aldaketa klimatikoaren arazoak kasu bankatzat hartu; izan ere, denak ekosistema planetario berdinaren parte dira. Batak besteari eragiten dio, horregatik bakoitzaren erronkei era integralean ekin behar diegu”, adierazi du Thomson-ek.

Ura erabakigarria da elikaduraren segurtasuna bermatzeko, osasuna babesteko eta behar energetikoak asetzeko. Edateko ura eta saneamendua eskuratzeko zailtasuna da munduko heriotza-tasaren lehendabiziko kausa. Ur eskasiak munduko populazioaren %40ri eragiten dio. Gastatutako uraren %80a baino gehiago ingurunera isurtzen da inolako tratamendurik eman gabe. Klima aldaketa, hondamendi naturalen ugalketa eta hazkunde demografikoa dela eta, ur-baliabideak presio handien eraginpean daude eta tentsio geopolitikoak areagotzen dira.

Hau guztia dela eta, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, gipuzkoarrak gogoeta egitera bultzatzen ditu edateko uraren kontrolari eta alferrik galtzeari buruz, egunero erabiltzen dugun ur tanta bakoitza positiboki baloratuz. Departamentuaren helburua da uraren kalitatea kontrolatzea eta kalitate ona errazteko saneamendu eta hornikuntza azpiegiturak eraikitzea.