Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Mutiloako saneamenduko obrak gauzatze bidean daude

2016. urte bukaeran, Mutiloako hiriguneko saneamendua Goierriko Hodi biltzaile Orokorrarekin lotuko duen kolektorearen eraikuntza hasi zen Seguran. Kolektore sare honen bidez, Mutiloako Ur beltzak Legorretako Gaikaoko hondakin uren araztegian garbitu ahal izango dira.

2017·02·03


Irudia

 

Gipuzkoako Ur Kontsortzioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sinatutako hitzarmenean jasotako jardueren artean, Mutiloako Saneamenduaren kolektorearen obrak daude. Hauek, Hitzarmenean erabakitakoari jarraituz, bi aldeek erdibana finantzatzen dituzte.

Vias y Construcciones enpresari esleituta 955.108,66 euroko aurrekontu batekin, lanak 2016ko irailean hasi eta aurreikusten da 2017ko udaran zehar bukatuko direla.

Lana zanga-zuloko oinarrizko kolektore bat egitea da, 2.270 metroko luzera duena, 315 mm-ko diametroa duen hodi baten bidez. Lan horiekin batera, hiriguneko isurpen puntu desberdinetako bilketarako bigarren mailako hiru adar daude, hodi berarekin. Guztira beste 430 metro dira.

Obra hauei esker, Mutiloako hiriguneko, Lierni auzoko  eta eroanbidetik gertu dauden baserrietako ur beltzak garbitu ahal izango dira modu egoki batean. Era honetara, saihestuko da ur zikinak Zerain eta Troi errekatara botatzea.