Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Aktualitatea

Eduki publikatzailea Eduki publikatzailea

Atzealdea

Nazioarteko Saneanendu Eguna dela eta, Expo retrete erakusketa Irunen

2017·11·20


Irudia

Nazio Batuek deitutako Nazioarteko Saneamendu Eguna dela eta, José Ignacio Asensio, Ingurumeneko Diputatua Irunen antolatu den Expo Retrete erakusketan izan da Irungo eta Hondarribiko alkateekin batera. 

Erakusketa honekin herritarrei esan nahi zaie komuna ez dela zakarrontzia eta beraz, bertan ezin direla produktu higienikoak bota. Urtero bertan botatzen diren gauzak saneamendu arazoak eta konpontzeko gastu handiak eragiten ditu.

Horrez gain, azaroaren 19an ospatzen den egun honekin saneamendu egokia ez duten eta ur kutsatua erabiltzen duten 1.800 milioi pertsonei elkartasuna azaldu nahi die Aldundiak. Munduko biztanleriaren %37a dira. Gainera, gaur egun, hondakin-uren %80a ibaietara eta itsasora isuritzen da inolako tratamendurik gabe, ibaiak eta itsasoa kutsatuz.

Horregatik, derrigorrezkoa da konzienziazioa eta hori da, hain zuzen, erakusketa honen xedea.