Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Egitura

Bere eginkizunen jarduerarako, Obra Hidraulikoetako zuzendaritzak egitura hau du:

Obra Hidraulikoetako Zerbitzua

Arduratzen da:

  • Obra hidraulikoen plangintza egitea eta hiri antolaketako planekin koordinatzea.
  • Aldez aurreko azterlanak, aurreproiektuak eta proiektuak idaztea edo zuzentzea lurraldeko ur hornidurako eta saneamenduko azpiegiturak egiteko eta hobetzeko, eta Gipuzkoako ibaietako uholdeen aurkako defentsarekin, emarien kontrolarekin eta berreskuratze morfologikoarekin zerikusia duten era guztietako obrak egiteko.
  • Urtegiak, hornidura sareak, edateko uren tratalekuak, hondakin uren araztegiak, aforalekuak, saneamenduak eta zuzendaritza nagusiaren eskumenekoak diren edo berari agindutakoak diren bestelako eraikuntza lanak zuzentzea eta kontrolatzea.
  • Lurraldeko erakunde kudeatzaileekin eta Uraren Euskal Agentziarekin obra hidraulikoetako jarduerak koordinatzea eta planifikatzea.
  • Obra hidraulikoen arloko arau teknikoak eguneratzea.
  • Ideia berritzaileak garatzea hornidura eta saneamendu sistemak hobetzea.
  • Foru Aldundiko beste departamentu batzuekin, udalekin eta gainerako entitate publikoekin lankidetzan aritzea proiektu eta obren inguruan zerbitzu teknikoa edo aholkularitza ematerakoan.

Geotekniako eta Baliabide Hidraulikoetako Unitatea

Arduratzen da:

  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko baliabide eta behar hidraulikoak planifikatu, kontrolatu eta ebaluatzea.
  • Azterketa geoteknikoak eta hidrogeologikoak zuzendu eta kontrolatzea, zuzendaritzaren obra eta proiektuen jarraipen teknikoa eginez.
  • Ibaietako aforalekuak kontrolatzea eta jasotako datuak ustiatzea, eta eurite handien garaian alarmen jarraipena eta kudeaketa egitea.
  • Ekosistema akuatikoen berreskuratze morfologikoa sustatzea eta garatzea beste departamentu eta erakunde batzuekin batera.
  • Urtegien kudeaketan aholkularitza hidrologikoa eskaintzea.
  • Udalerriei aholkularitza teknikoa eskaintzea Unitatearen lan esparruko gaietan.

Uraren Kontrol eta Kalitateko Unitatea

Arduratzen da:

  • Uraren kalitate kontrolak egitea eta koordinatzea, eta kalitatezko sareak mantentzea eta ustiatzea.
  • Zuzendaritza nagusiari bere eskumeneko azterlan eta proiektuetan aholkularitza ematea, dagozkion txosten teknikoak eginez.
  • Obra hidraulikoen plangintzan laguntzea, lanen jarraipena eginez.
  • Ibai, zabortegi eta bestelako kutsadura guneetara egiten diren isurketa industrialen kontrola kudeatzea.
  • Hornidura eta saneamendu sistemen ustiapena kontrolatzea, dagozkion txostenak eginez.
  • Ekosistema akuatikoen berreskuratze ekologikoa sustatzea eta garatzea beste departamentu eta erakunde batzuekin batera.