Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Eginkizunak

Gipuzkoako Foru Aldundia obra hidraulikoetako arloan aritzen da, bai eskumen esklusiboaren titular den aldetik interes orokorrekoak ez diren edo beste lurralde batzuetan eragina ez duten obra publikoetan (Lurralde Historikoko legea), bai udalerria baino lurralde-eremu handiagoko izaera duten zerbitzu publikoen prestazio eta koordinazioaren buru den aldetik.

Gipuzkoan egin diren ur-horniketaren sistemaren eraldaketan eta ur zikinen saneamenduan eragile nagusietako bat izan da. Inbertsio hauek gidatuko dituzten datuak edukitzeko, hartara ibaien bilakaera aztertu ahal izateko, aforaleku eta kalitatearen kontrolerako sare bat eraikiz joan da, non datuak denbora errealean eskaintzen zaizkien erakunde eta interesdunei. Azken urteotan, inbertsio garrantzitsuak egin ahala uraren kalitatearen hobekuntza ekartzen duten saneamenduan, hasiera eman zaie ibaietako ekosistemak berreskuratzeko programei.

Uraren Euskal Agentzia (URA)ren sorrera baino lehen, 2006an, uholdeen prebentziorako lanetan ere parte hartzen zuen, baina URA, sortu zenez geroztik, esklusiboki arduratzen da lan horietaz

Horniketa eta saneamendua. Udalen eskuduntza da, nahiz eta udalek Foru Aldundiaren laguntza sendo bat duten. Azken 30 urteotan inbertsio garrantzitsu bat egin da (1.200 milioi euro hain zuzen ere, bai administrazioaren maila guztietako aurrekontuek emandakoak, bai erabiltzaile bakoitzak emandakoak beraien tarifen bidez mailegua amortizatzeko), eta horrek horniketa eta saneamendua sistema erabat aldatu du.

Gaur egun 11 urtegi daude dagozkien edateko uren araztegiekin eta dagokien depositu eta hodien sarearekin, eta egiteko lan gutxi daude, batez ere Goiherri eta Tolosaldea hornitzeko sistemaren bermea areagotzea eta Añarbeko urtegia eta bere edateko uraren araztegiaren arteko hoditeria hobetzea. Ur zikinen saneamendua (salbuespenak salbuespen, 1995etik egun arte egin dena) amaitu da, sistema orokorrei dagokienez (hodi biltzaile, ur zikinen araztegiak, hustubideak…), baina oraindik badaude herrigune batzuk sistema hauekin lotura egiteke edo ebazpen autonomoen zain. Azpiegituren eta erabiltzaileen kudeaketarako, Gipuzkoan hiru erakunde kudeatzailek egiten dute lan:

  • Añarbeko Mankomunitatea. Donostia eta beste bederatzi udalerriez osatuta dago. 1968. urtean eratu zen Añarbeko urtegia kudeatzeko, aipatutako udalerriak urez hornitzen dituena. Geroago bere ur zikinak arazteko ardura ere hartu du.
  • Txingudiko Mankomunitatea.Uraren ziklo osoa eta Irun eta Hondarribiko hiri-hondakin solidoak kudeatzen ditu.
  • Gipuzkoako Uren Kontsortzioa. Foru Aldundiak (% 25) eta Añarbeko eta Txingudiko mankomunitateetan ez dauden udalerriek osatzen dute. Ermua eta Mallabiako udalerri bizkaitarrei ere zerbitzua ematen die.

Ibaien, estuarioen eta itsasoan isurtzeko guneen zaintzaren sarea. Foru Aldundiak ibaietako 23 aforaleku iraunkorrez osatuta dagoen sare bat du, horietatik 14 orobat dira kalitatearen kontroleko estazio. Guztiek datu meteorologikoan jasotzen dituzte (bost plubiometro gehigarrirekin). Datuak Foru Aldundiari bidaltzen zaizkio hamar minutuan behin, eta horrek emariak eta uraren kalitatea etengabe zaintzeko aukera ematen du. Gainera ezinbestekoak dira baliabideen eta kalitatearen bilakaera aztertzeko, eta erkidegoaren jarduerak gidatzeko ereduak egiteko aukera ematen du (emaria eta kalitatea). Sare hau osatzen da Foru Aldundiko zerbitzuek ibaietako beste puntu batzuetan, estuarioetan eta itsasoratze guneetan aldian behin egiten dituzten aldizkako datuekin , (aforoak, laginak eta fauna eta floraren azterketak). Datu hauek guztiak eskuragarri daude, denbora errealean, web orri honetan.

Ibaietako sarearen eta estuarioen egoera. Ibaietako sarearen eta estuarioen egoera aldian behin argitaratzen da. Azken urteetako bilakaera oso positiboa izan da noski, saneamenduan egin diren inbertsioen ondorioz

Ibaien ekosistemak berreskuratzea. Ibai zatietan , urbanizatuak edo ez, ekosistemak berreskuratzeko jarduerak egin daitezke. Azken urte hauetan, LIFE eta POCTEFA Europako programen laguntza finantzarioaren bitartez, Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua eta Sustapen Ekonomikoko, Landa Ingurunea eta Lurraldearen Orekako Departamentua berreskurapen morfologikoak egiten hasi dira ibai tarteetan (oztopoak kentzen, arrain-hazkuntzako espezieei gardentasuna bermatuko duten azpiegiturak eraikitzen, ibaiertzak birlandatzen,…). Proiektu hauek sistematizatzeko, Foru Aldundiak ibai sare osoa ezaugarritzeko azterlan bat hasi du, xedea izanik tarte bakoitzeko berreskurapen morfologikoaren helburu hobeezinak definitzea.

Udalerrien laguntza teknikoa. Lurraldeko udalerriei laguntza teknikoa eskaintzen zaie beraiek eskatuta, batez ere gai geoteknikoetan eta iturburuak eta isurpenak ezaugarritzeko.