Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

HONDAKIN UREN ARAZTEGIAK (HUA)

Hondakin uren arazketa prozesuak honako fase hauek ditu:

  1. Aurretratamendua
    Tratamentu honetan, bere ezaugarri edo tamainuagatik ondorengo tratamenduetan arazoak sortuko duen materia kentzen da, operazio fisiko edo mekanimoak erabiliz. Materiaren zatirik handiena, ikusgarriena eta eragozpen gehien sor ditzazkeena kentzen da, alegia, solido handiak, hareak, koipeak, etab.
  2. Lehen mailako tratamendua
    Tratamenduaren zati hau hondakin uretan dauden solido esekiak kentzean datza. Solido horietako batzuk materia organikoa dira, horregatik, kentzerakoan oxigenoaren demanda biokimikoaren / kutsadura kimikoaren murrizketa bat gertatzen da. Tratamentu hau aurrera eramateko, lehen mailako dekantagailuak erabiltzen dira; bertan, grabitatearen efektuari esker, solidoen banaketa gertatzen da.
  3. Tratamendu biologikoa
    Tratamenu biologikoaren helburua da mikroorganismoen bitartez materia organikoa eraldatzea eta murriztea. Horrela, funtsezkoak diren mantenugaiak ere murrizten dira, adibidez, nitrogenoa. Dena den, fosforoa kentzeko hondakin urari gatza eransten zaio erreakzio bat sortuz eta ondorioz sedimentatuz.
  4. Ibaira edo itsasora isurtzea
    Ura araztu ondoren ibaira edo itsasora isurtzen da. Isuritakoak ez du ingurune hartzailean inolako aldaketarik sortu behar.