Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

EDATEKO UREN TRATALEKUAK 

Ura edangarri bihurtzeko, prozesu hau egiten da edateko uren tratalekuetan:

  1. Oxidazioa
    Lehenengo fase honetan, tratalekuan jasotako  landugabeko urari ozonoa eransten zaio, burdina eta manganesoa, beste beste, oxidatzeko.
  2. Sedimentazioa eta dekantazioa
    Hurrengo fasean, uretan dauden partikulen  pisua eta tamaina handituko duten sustantzia batzuk eransten dira. Dekantazio fasean, solidoen banaketa errazteko, ura koagulatzailearekin eta malutatzailearekin nahasten da. Solidoak organikoak zein inorganikoak izan daitezke.
  3. Iragazketa
    Sedimentazioaren eta dekantazioaren  ondoren, iragazketaren bitartez aurreko fasean banandu ez diren tamaina eta pisu txikiko partikulak deuseztatzen dira. Iragazketa aurrera eramateko, ura, silize hareaz osatutako material batetik pasarazten da. Zapore eta usainak kentzeko ikatz aktiboa ere erabiltzen da.
  4. Fluorazioa
    Instalazio batzuetan urari fluorra ere eransten zaio, haurren txantxarra saiheste aldera.
  5. Desinfekzioa
    Ura desinfektatzeko kloroa eta ozonoa dosifikatzen da. Instalazio batzuetan uhin ultramoreak ere erabiltzen dira desinfekzioa indartzeko.