Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Helburu estrategikoa

Gipuzkoako Foru Aldundiak onetsi zuen, legealdiaren hasieran, Kudeaketa Plan Estrategiko bat 2015-2019 denboraldirako, Hemen jaitsi daiteke...

Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak hurrengo helburua lortzeko ardura du:

47. HELBURUA: Ura hornitzeko sistemen bermeak indartzea eta hondakin-uren saneamendua osatzea

Bi jarduera ildoen bidez:

  • Modu autonomoan hornitzen diren biztanleria-guneak pixkanaka hornidura-sistema orokorretan sartzea, eta lehorte luzeen kasuan egoera txarrean gera daitezkeen hornidura-sistemen bermea indartzea .
  • Oraindik konektatu gabe dauden biztanleria-guneak sistema orokorretan sartzea edo konponbide autonomoak eraikitzea, mankomunitateekin, Kontsortzioarekin, udalekin eta URArekin elkarlanean.

Lehentasunezko bi helburu hauetaz gain, Obra Hidraulikoetako Zuzendaritzak estazio sare iraunkorra eta laginketa puntuak mantentzen ditu, non denbora errealean gure ibai, estuario eta itsasoko isurien eremuen egoera behatzen den.