Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

Helburuak eta Jarduerak

Egindako lan monografikoetan eta parte hartze prozesuan atzeman diren eginbeharrak eta hutsuneak betetzeko, Gipuzkoan uraren erabilera iraunkorra bideratzeko helburuak ezarri dira.

Helburu bakoitzak jarduera multzo bat du bere mende; horien berri izateko, egin klik "Jarduerak" hitzaren gainean.

Helburu nagusia: ura ondasun natural, mugatu eta berriztagarritzat hartuko duen eta urari atxikitato ekosistemak zaintzea eta hobetzea bermatuko duen kultura berria garatzea.

Horretarako honako helburuak proposatzen ditugu:

1 HELBURUA

Urak bizi-baliabide gisa eta gizarte- eta ingurumen-ondasun gisa duen garrantziari dagokionez Gipuzkoako gizartearen parte-hartzea eta kontzientziazioa sustatzea.

2 HELBURUA

Gipuzkoako ibai, estuario, kosta eta lurpeko uren egoera-ekologiko ona lortzea, beren ekosistemak babestuz edo egoera txarrean daudenak hobetuz.

3 HELBURUA

Uraren eskaria modu iraunkorrean kudeatzea, uraren erabileraren kontrol eta aurrezte politiken alde eginez, baliabidea biltzeko dauden beharrak murrizteko xedearekin.

4 HELBURUA

Iraunkortasun-irizpideak eta ingurumena hobetzekoak aplikatuz, Gipuzkoako biztanleria osoarentzat egungo eta etorkizuneko ur-hornidura, kopuruari eta kalitateari dagokionez bermatzea.

5 HELBURUA

Gipuzkoako biztanleria osoari uholdeen ondorioen aurren gutxieneko babesa bermatzea, ingurune urtarra errespetatuko duten irizpideekin.

6 HELBURUA

Ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-programak sustatzea, informazioa trukatzearen eta ingurumen hobekuntzaren alde eginez.

7 HELBURUA

Kostuak, ingurumen kostuak barne, berreskuratzeko politika bat lortzeko lan egitea, uraren erabilera egokia errazteko.

8 HELBURUA

Biztanleria sistema urtarretara gerturatzearen alde egitea bere segurtasuna eta kontserbazioa arriskuan jarri gabe, bere aberastasun historikoa mantenduz.