Web edukia bistaratu Web edukia bistaratu

URAREN HIRI-ZIKLOA

  1. Ur bilketa
    Biltzen den urak iturburu eta gainazaleko ibilguetan du jatorria. Lurpeko baliabideetatik ere har daiteke ura.
  2. Biltegiratzea
    Ura urtegietan biltzen da, urari eusten dion horma bat eraikiz.
  3. Ura tratatzea
    Fase honen helburua ur naturala edo landugabea edateko ur bihurtzea da. Prozesu hori edateko uren tratalekuetan egiten da. Tratatzen den ura mikroorganismo patogenorik gabe eta sustantzia toxikorik gabe ateratzen da, baita usain, zapore eta kolorerik gabe ere.
  4. Ura deposituetara eramatea
    Tratatu den ura deposituetara eraman eta bertan biltzen da, kontsumorako prest. Ur depositu horiek eskariaren arabera erregulatzeko elementuekin prestatuak daude. Gainera, maila altuetan egoten dira kokatuak, uraren birbanaketa egiteko garaian grabitatearen indarrari etekina ateratzeko eta ponpaketa estaziorik eraiki behar ez izateko.
  5. Erabiltzaileei ura banatzea
    Ura hodi sare baten bitartez banatzen da, edateko ura depositutik kontsumo punturaino eramanda.
  6. Ura HUAra eramatea
    Giza kontsumorako ura erabili ondoren, ur zikin bihurtzen da, eta estolderiaren bitartez kolektore nagusietara iristen da. Kolektoreak hondakin uren araztegiekin konektaturik daude.
  7. Ura araztea
    Ur zikina hondakin uren araztegietan arazten da prozesu biologiko naturalen bitartez; horrela, uraren kalitatea berreskuratzen da eta berriro ibaira isurtzeko prest gelditzen da, ibaietan bizitza sortuko dela bermatuta.
  8. Ura ibaira edo itsasora isurtzea
    Araztutako ura ibaira edo itsasora isuri daiteke jatorriz zituen antzerako ezaugarriak baititu.